Albisteak

Ura, iturrikoa askoz hobeto

Agua, del grifo, mucho mejor

Ur botilaratuaren kontsumoari buruzko azterketa egin du ikertalde batek UPV/EHUn

Ur botilaratuaren kontsumoa gero eta zabalduago dago planeta osoan, baina gutxitan hautematen diren inpaktuak sortzen ditu. Izan ere, baliabideak xahutzen dira merkaturatzen den plastikozko ontzien produkzioan, garraioan eta, batez ere, amaieran –gehienbat hondakindegietan eta itsasoan amaitzen dute–. Gainera, ontziratutako urak ez du zertan iturriko ura baino osasungarriagoa izan, haren kostua mila handiz handiagoa den arren.

Pertsona askorentzat bizimodu osasuntsuaren ikurretako bat izanik ere, ohitura ez iraunkorren ikonoa da leku askotan, eta horien artean mundu osoko unibertsitateetan. Hori dela eta, Joserra Díezek, Arantza Ricok eta Iñaki Antiguedadek abian jarri zuten proiektuaren helburua zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ur botilaratuaren kontsumoari eta iturriko uraren eskuragarritasunari buruzko ikuspegi argia lortzea.

Gehiago jakin naho duzu? Albiste osoa hemen irakurri