Albisteak
Aurtengo udan gozatu uraz bete-betean

Dela bustialdi eder batekin edo dela baso bete ur freskorekin. Hori bai, zaindu ura, udan askoz gehiago kontsumitzen da eta!
Badakizu, nahikoa dira keinu txiki batzuk uraz goza dezagun modu arduratsuan.
• Ureztatu gauez.
• Asti gehiago daukazunez, aprobetxatu zure txorrotetako arazo txikiak konpontzeko.
• Hobe udal-igerilekua etxeko igerileku txikia baino.
• Minutu gutxiko dutxa batek martxan jartzen gaitu.
• Kontuz lorategietako mangerekin, ur gastua ikaragarri igotzen da oharkabean