Albisteak
Uraren ziklo integraleko zerbitzua Laudion

Bat egin du uraren ziklo integraleko zerbitzua, ura biltzen denetik gure etxeetako txorrotetara iristen den artekoa, jasotzen duten eskualdeko beste bi herriekin eta hogeita hiru Administrazio Batzordeekin.
Aiaraldeko udal gehienak Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoan sartuta daude, eta erakunde horrek kudeatzen du Aiaraldeko populazioaren %94ak jasotzen duen uraren ziklo integrala.
Partzuergoan dauden udalerri eta kontseilu guztiek hainbat zerbitzu jasotzen dituzte, esaterako goi-hornidura eta goi-saneamendua, arazketa eta uraren kalitate-kontrola. Bestalde, goian esandako zerbitzuez gain, Partzuergoak hauxe eskaintzen die uraren ziklo urbanoaren kudeaketa integrala aukeratu duten herriei: banaketa, behe-saneamendua eta herritarrentzako arreta zerbitzua.
Horri esker gai gara modu eraginkorrean kudeatzeko Uraren Ziklo Integrala gure eskualdean, eta baita ere segurtatzeko biztanle guztiek kalitatezko ura jasotzen dutela.