Kanpainak eta argitalpenak

Parte-hartze errekorra duen eskola-programa desberdin bat

Un programa escolar diferente con una participación récord

Aurten eskualdeko haurrek ezin izan gaituzte bisitatu eta formatu alternatiboak proposatu ditugu urari buruz ikasten jarrai dezaten. Beraz, oraingoan, klasetik egin dute eta online jokatuz.

Ikastetxe guztiak apuntatu dira: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailako 650 haur.

Proiektuak bi fase izan ditu: lehenengoan, jarduera-koadernotxo batzuekin, uraren hiri-zikloan eta kontsumo eta zaintza arduratsuan sakondu dute. Bigarrenean, berriz, Izeko Tomasa eta Bere Ur Jolasa Online aplikazioare aritu dira.

Erronka eta galderaz betetako antzara-jolasa da, eta uretan adituenak diren haurrei baino ez die uzten helmugara heltzen. Erronka hori bakarka eta klaseka lehiatu ahal izan dute.

Aresketak (Miren 4A) eta La Milagrosak (Ander AB) marka guztiak hautsi dituzte. Aurtengo irabazle absolutuak dira. Nagusien kategorian, Laudioko Institutuko 1Dko Naiarak irabazi du. Zorionak!

Gure parte-hartzaile txiki guztiek jaso dute motxila bat opari, egin duten lan handiagatik, eta irabazleek, gainera, aterkiak edo kamisetak jaso dituzte.

Ikasturtearen amaierara arte, ekainera arte, irekita egongo da jolasa, ikastetxeek hala eskatuta.

Aurten ere, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxe guztiei, maitasunez eta esfortzuz parte hartzen duten eta uraren kultura berrian inplikatzen diren irakasleei: mila esker bihotzez!