Obrak eta azpiegiturak

Ozonizazioa uraren usainak eta zaporeak kentzeko

Ozonización para eliminar olores y sabores en al agua

Azken agorraldian berriro agertu dira Maroñoko urtegian algak eta zianobakterioak, eta Partzuergoan oso gertutik jarraitu ditugu agerraldi horiek.

2017an ikatz aktibo bidezko iragazketa-sistema bat ezarri genuen, eta orain ozonizazio-tratamendu batekin osatuko dugu sistema hori.

Arazoa ez da uraren ezaugarri sanitarioak txartzen direla, erabat egokia baita kontsumorako, baizik eta urtegiaren eutrofizazioarekin ura usaindu eta zaporetu egiten dela. Baina instalazio berri honekin eta guk egiten dugun jarraipen zehatzarekin erabat kentzen ditugu usain eta zapore horiek.

Inbertsioa: 170.000€