Obrak eta azpiegiturak

Aldaketak Aiaraldeako uraren Kudeaketan

Cambios en la gestión del agua de Aiaraldea

Lau urte barru Aiaraldeak ura arazteko behar diren azpiegitura guztiak izango ditu.

Konpromiso historiko bat da hori, urte askotako lanaren fruitua eta dagoeneko martxan dagoena.

Azpiegitura horien inbertsioa Estatuko Administrazio Orokorraren esku geratu da, eta behin martxan jartzen direnean erabateko autonomiaz kudeatuko ditugu.

Aurreikusirik horrek izango duen eragina uraren arazketa ustiatzeko kostuetan, eta eskualdeko herritarrek ordaintzeko moduko tasa bat mantentzen jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa da erakundeen arteko akordio zabal eta iraunkor bat lortzea.

Helburua da uraren kudeaketa publiko eta eraginkorra lortzea, ahalik eta jasangarriena eta ingurumenari ahalik eta presio gutxien eragingo diona.

Testuinguru horretan, aztertzen ari gara bat egin ala ez Urbiderekin, hau da, Arabako Foru Aldundiak Arabako ur zikloaren kudeaketa integralerako bultzatu duen Ur Partzuergoarekin.

Sakon aztertu eta eztabaidatzeko Aiaraldeako azpiegiturak eta ur gobernamenduaren etorkizuna, irailaren 8an eta 22an elkarrekin bildu gara Amurrion Udaletako eta Administrazio Batzordeetako ordezkariak eta Josean Galera Ingurumen sailburua.


Ordua da erabakitzeko Aiaraldeako uraren kudeaketaren etorkizuna.