Kanpainak eta argitalpenak

Eskerrik asko alarma egoeran kontagailuak irakurtzen laguntzeagatik. A zelako erraztasuna guretzat!

Eskerrik asko

alarma egoeran kontagailuak irakurtzen laguntzeagatik. A zelako erraztasuna guretzat!

Kantauriko Urkidetzako lantaldetik eskerrak eman nahi dizkiegu ur kontagailua irakurtzen lagundu diguzuen herritar guztioi, bai irakurketa posta elektronikoz, whatsapp-ez nahiz web orriaren bidez bidali diguzuenoi, bai etxeko atean idatzita utzi diguzuenoi, bai beste batzuk animatu dituzuenoi gauza bera egitera.

Gure teknikariek zuen etxera sartzerik izaten ez dutenean eta kontagailuak irakurri behar ditugunean zuen laguntza oso garrantzitsua da, berari esker seguru egon gaitezkeelako kobratzen dena bat datorrela benetako kontsumoarekin.

Garai zailotan Aiaraldeak ondo erantzun digu, eta horri esker ari gara irakurtzen ia kontagailu guztiak. Eskerrik asko!