Albisteak

Tasei buruzko zergadunen errolda onetsita

Aprobado el padrón contributivo de tasas

Ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzu tasei buruzko zergadunen 2020ko lehen hiruhilekoko errolda onetsi egin da

Lehendakariak onetsi egin du 2020ko maiatzaren 26ko 077 zenbakiko ebazpenaren bidez,
eta jendaurrean jarriko da hamabost (15) egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta
hurrengo egunetik aurrera.

Interesa dutenek Herritarrak Hartzeko Zerbitzuan aztertu ahal izango dute zergadunen errolda
hori, 7:45ak eta 15:00ak bitartean, aldez aurretik hitzordua eskatuta (astelehenetik ostiralera).
Zerbitzu hori Amurrioko udaletxean dago (Juan de Urrutia plaza zk.g.; behe solairua). Era berean, egoki deritzeten eta beren eskubide diren argibideak eskatu eta alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Zergadunek erroldak jendaurrean jartzeak likidazioen jakinarazpen bateratua egitea du helburu,
hala egin behar dela xedatzen baitu Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru
Arau Orokorrak 98. artikuluaren 3. paragrafoan.

Zergadunek berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute lehendakariaren aipatutako
ebazpenaren aurka. Horretarako hilabete (1) izango dute iragarkiaren jendaurreko epea amaitu
eta hurrengo egunetik aurrera.

Argibideak, alegazioak, erreklamazioak eta berraztertze errekurtsoak lehendakariari jarriko
zaizkio, adierazitako epeen barruan. Borondatezko aldian ordaintzeko epea bi hilabetekoa izango da, 2020ko abuztuaren 17tik urriaren 16ra, bi egun horietan barne.Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abuztuaren 17an kobratuko dira.

Tasa hori helbideratuta ez dutenek Caixabankek Amurrioko Elexondo kaleko 21ean duten
bulegoan ordaindu beharko dute, astelehenetik ostiralera 8:15ak eta 10:15ak bitartean, etxean
jasotako faktura eskuetan dutela. Faktura hori galdu edo jaso ez bada, Herritarrak Hartzeko
Zerbitzuan (Amurrioko udaletxea) jaso ahal izango da haren kopia.

Borondatezko aldia amaituta, ordaindu gabeko kuotak premiamenduko betearazte bidean
sartuko dira, eta legez ezarritako errekarguak, eta, hala badagokio, berandutze korrituak eta kostuak sortuko dituzte.