Albisteak

Esleitu dira hondakin-urentzako hodiak eraikitzeko lanak

Adjudicados los trabajos de construcción de conducciones para aguas residuales

Albiste onak Aiaraldeako Uren Saneamendu Planaren inguruan

Dagoeneko esleitu dira Aiaraldean kolektore-sarea eraikitzeko proiektuak, hau da, Goi-Nerbioiko urak arazteko behar diren azpiegituren multzoko hondakin-urentzako hodiak.

Bi proiektu dira, bata Markijana sistemakoa eta bestea Basaurbe sistemakoa; MITECO-Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Uren Zuzendaritza Nagusia da eskuduna arlo honetan eta 31 milioi euroko inbertsioa egin beharko du bi proiektu horietan. Esleipena argitaratuta dago, eta behin igarotakoan errekurtsoak jartzeko 15 egunak, formalizatu egingo da.

Mugarri garrantzitsua gure Saneamendu Plana errealitate bat izan dadin.