Albisteak

Ur Partzuergoko herritarren arreta zerbitzuak berriro jarri du martxan arreta presentziala hitzordua eskatuta (COVID-19)

El servicio de atención ciudadana del Consorcio de Aguas retoma la atención presencial con cita previa (COVID-19)

Kantauriko Urkidetza, Ur Partzuergoak berriro eskainiko du arreta presentziala maiatzaren 18tik aurrera (astelehena), Amurrioko Udalean (beheko solairuaren erdialdean) ohiko ordutegian (7:45etik 15:00etara) eta hitzordua eskatuta.

Publikoaren arretarako gunea egokitu dugu segurtasun-neurriak betetzeko; horretarako, pantailak jarri ditugu langileak eta herritarrak babesteko. Gune guztietan aplikatu ditugu tratamendu desinfektatzaileak nebulizazio hotzaren bidez.

Partzuergoak dei egiten die herritarrei, ezinbestekoa denean baino ez erabiltzeko arreta presentzialeko zerbitzua. Erabiltzaileak hitzordua eskatu behar du eta galdetu egin nahi duen tramiteak arreta presentziala eskatzen duen ala ez.

Gomendatzen da tramiteak telematikoki egiten jarraitzea ahal den neurrian, bide hauek erabiliz:

• Telefono deiak zenbaki honetara: 945 035 035
• Emailak helbide honetara: urzerbitzua@kaurki.com
• Whatsappak zenbaki honetara: 688 661 857
• www.kantaurikourkidetza.net web orria
• Amurrioko Udaletxearen kanpoaldean jarritako postontzia

Eskerrik asko herritar guztioi zuen laguntzagatik.