Kanpainak eta argitalpenak

ORDAINKETEN ATZERAPENARI BURUZKO OHARRA

NOTA SOBRE EL APLAZAMIENTO DE LOS PAGOS

Asmoa daukagu 2020ko 1. hiruhilekoari dagokion kontagailuen irakurketa ohiko epean egiteko.

2019ko 4. hiruhilekoko kontsumoaren erreziboak martxoan kobratu beharrak ziren, baina Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eta gaitz horrek gizartearen zati handi baten ekonomiari egin dion kaltea arindu nahian, Partzuergoak erabaki du ordainketa horiek Alerta Egoera amaitu arte atzeratzea.
 
Bestalde, 2020ko 1. hiruhilekoko datuak jasotzeko, hasi gara Kontagailuak irakurtzen beharrezko neurriak hartuz Covid-19 birusa ez kutsatzeko eta hedatzeko. Horregatik, irakurlea ez da sartuko etxebizitza nahiz jabetza pribatuetara, eta abonatuak berak bidali beharko du irakurketa Partzuergora. 
 
Modurik ez balego, ezinbestez, irakurketak ohiko epean egiteko, Partzuergoak Alerta Egoera amaitutakoan bukatuko lituzke irakurketak eta, salbuespen gisa, 91 eguneko epe baterako kalkulatuko lituzke kontsumoak.