Kanpainak eta argitalpenak

Ura koronabirusaren aurka: jarri eskuak txorrotaren pean, hori da borrokatzeko modu onena

Agua contra el Coronavirus: manos al grifo, la mejor lucha

#UrarenMundukoEgun honetan, erakuts ditzagun gure higiene-momentu onenak #COVID19 gaitzari aurre egiteko.

Eskuak garbitzea funtsezkoa da COVID-19 gaitzaren (eta beste gaitz infekzioso askoren) hedapena geldiarazteko.

Zoritxarrez, munduan badira ia hiru milioi pertsona eskuak garbitu ezin dituztenak koronabirusetik babesteko. Zuk ura izateko zortea baduzu, jarraitu urrats hauek eta egizu bat #SafeHands (#EskuSeguruak) kanpainarekin. Zure komunitateagatik eta zuregatik.

Gogoratu eskuak sarri garbitu behar direla ura eta xaboiarekin edo eskuak desinfektatzako gel alkoholdun batekin.

Ura eta klima aldaketa, gure erronka handia.
Aurtengo Uraren Mundu Egunak aztergai du ura eta klima-aldaketa binomioa, eta nola lotura askaezin bat dagoen bi elementu horien artean.

Kanpainak erakusten du nola urari ematen diogun erabilerak lagunduko duen uholdeak, lehorteak, ur-eskasia edo kutsadura murrizten, eta klima aldaketari aurre egiten.

Gauza bagara klima-aldaketak uraren gainean duen eraginari egokitzeko, geure osasuna babestuko dugu eta bizitzak salbatuko ditugu. Eta ura modu eraginkorragoan erabiltzen badugu, negutegi efektua eragiten duten gasak murriztuko ditugu.