Uraren Kalitatea, Bizitzaren Kalitatea

Gela | Hezkuntza

 

Uraren kultura berrian heztea

12 ikastetxek eta 320 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute azken ikasturtean Ur-partzuergoak, Kantauriko Urkidetzak, ura aurrezteko antolatutako eskola-programan.

Kantauriko Urkidetzak, duela 9 urtetik hona, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleak uraren erabilera arduratsuaren eta uraren kultura berriaren jakitun egiteko antolatzen duen hezkuntza-programaren barruan dago aipatutako jarduera.

Bisita Maroñoko urtegira eta Aiaraldeko Ur-partzuergora

Bisitaldian, ikasleek ura arazteko instalazioak eta prozesua ezagutuko dituzte, eta uraren zikloa erakusten duen hezkuntza-bideo bat ikuskatuko dute.

Hezkuntza-fitxak

Urtegia bisitatzen amaitu dutenean, tutore bakoitzari hainbat jarduera emango zaizkio, gelan lantzeko eta ikasitako ezagutza berriak barneratzeko aproposak.

pdf

Erakutsi zenbat dakizun urari buruz


“Uretan adituak” lehiaketa

Lehiaketa honetan parte hartzen duten Aiara bailarako ikastetxeetako ikasleek, horma-irudi baten bidez, ura aurrezteari buruz dituzten ezagutzak erakutsi ahal izaten dizkiete gainerako ikaskideei.

2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute
Ikastetxeen parte-hartze eta konpromiso handia pizgarri dira bisita eta hezkuntza-programa urtetik urtera errepikatu eta zabaltzeko, gero gelan lan egiteko jarduerak eta materialak gehituta.

 


Laguntzailea:


 

Berriak

El Consorcio de Aguas de Aiala invierte 83.000 € para acometer reformas en las infraestructuras de abastecimiento de ocho Concejos
Con el objetivo de garantizar el servicio a los Concejos, el Consorcio ha acometido reformas en las infraestructuras de las instalaciones de abastecimiento en alta de 8 de ellos. La inversión final de las obras ha sido superior a los 83.000€, de los que la Diputación Foral de Álava ha financiado el 50% a través de Álava Agencia del Agua.

 

Gehiago irakurri    |   Berri gehiago

 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player